BOTE LUZEA JOKOA ALBAOLA MUSEOKO DENDAN








BOTE LUZEAK… PILOTA JOKOA PASAIA DONIBANEKO ITSAS PILOTA PLAZAN AURKEZTEN DIZUE

 


Gure lurraldeko herrietako plazek duten hirigintzaren egituraketaK, jokoek gizartean izan duten garrantzia adierazten du.

Ikerketa lantegian, joko desberdinak aztertu eta hirietan nola ezarri diren aztertzen gabiltza. Zehazki, pilota jokoa izan da, gure herrietako kale eta plazen bilakaera sustatu duen jokoa. Donostiako Arkitektura Goio Eskola Teknikoko Proiektuak III eta IV ikasgaiko Alberto ustarroz eta Manuel Iñiguez maisuek, 1995 urtean hasi zuten, ikerketa egitasmo hau. Bertan “Euskal herriko pilota plazak” lana aurkeztu zuten, eskolako ikasle eta irakasleek osatutako lantaldeekin. Lan honetan 40 adibide ikus daitezke, non pilotalekuak edo pilota jokoak, hirigintza eraldatu duten.

XVI mendeko debeku-ordenantzetan aurki ditzakegu pilota jokoaren aipamen zaharrenak (Laguardia, Bilbo…). Garai haietan pilota jokoak bi modalitate aipa ditzakegu:

Bat, jokoa motzean (court paume) arkupe, kontzejupe, klaustro edo trinketetan jokatzen zena, sarea erdian izanda; gaur egungo pasaka jokoaren aitzindaria litzateke.

Bigarrena, nagusia, harresi kanpoaldetan, pilotasoro, kale edo plazetan jokatzen zena; hau da pilota jokoa luzean (longe paume). Gaur egun Bote luzea edo bere oinordeko laxoa pilota jokoa litzatekeena.

 XIX mendean zehar Euskal Herrian pilota plazak irekiak ziren eta errebote pareta zuten, gutxienez alde batetan. Hemen laxoa pilota jokoa eta bote luzea ziren pilota joko erregeak. XVIII mendetik erabat sendotuta eta herritarretan   sustraituta zeuden. Partidak herriarteetan jokatzen ziren. XIX mendean “luzean”, “errebotean” eta “blean” aritzen ziren, herriko festak girotzeko antolatzen ziren pilota festetan.

 Aipagarriak dira harresi kanpoan kokatzen ziren pilota plazak besteak beste, Donostia, Laguardia, Hondarribia, Orduña, Aguarain edo Hendaiako Gazteluzahar. Edo herri pilota plazak Oñati, Irurita, Doneztebe, Azpeitia, Azkoitia, Tolosa, Oiartzun edo Pasaia Donibane.

 XIX mendean herri arteko partiden gainbehera dator, banakakoen arteko apustuen aldera. Txikito de Eibar zen garaian amua sortu zuena, herrietan egiten zituen desafioetan aintzindaria. Enpresa gizonek, pilota jokoan diru iturri interesgarria ikusi eta besteak beste XIX mende bukaeran Donostian Jai Alai izenez aurkeztutako espektakuloa gizarteari aurkeztu zioten. Donostiako Ategorreitakoa (1880) lehenetakoa.

Hemendik pilota jokoaren egitura suntsitzen hasten da. Luzean jokatzetik, plaza irekietan jokatzetik, ezker pareta eta ble jokoaren arrakasta dator. Pilota jokoaren ikusleak, sarrera ordaindu beharko zuten, pilota profesionalak ikusteko. Herrien arteko pilota jokoa ahaztuta geratzeraino. Hirietako pilota plazen suntsiketa dator lehen jai alai eta beti jai haietatik gure eguneko frontoietaraino. Zer esanik ez, ezker paretak estalkiekin eraikitzen direnean, espazio publikoa desagertzen da, pilotaleku industriala bihurtzeraino.

 XXI mendearen hasieran, gainbehera hau eta pilota jokoaren izena eta izana, “iruzur” bat bihurtu dela esateraino. Non artxiboetako pilota jokoa, zuzeneko pilota delako eta gaur egun jokatzen dena “ble”, “pleka” izenez ezagutzen zena delako.

 Garaiz gabiltza, Europan hedatuta zegoen pilota jokoa 1555 urtean Venecian maese Antonio Scaino  “Tarttato del giuoco della palla” non italiako, edo frantziako, jeu de paume, edo gaztelako erreinuetan juego de palma bezala ezagutzen zen “erregeen jokoa edo joko erregea” ezagutzen zena ezagutu, babestu eta berriro zabaltzeko.

 Gure bote luzea pilota jokoak pilotasoroetatik herriko plazetaraino hedatu zen, eta gure gizarte eta kulturan errotu ziren. Gaur egun Laxoak BIC maila lortu du Nafar gobernuaren aldetik. Aldarrikapena ea 50 urteko lanaren ordaina da. Aita Jaimerena Iruritarrak hasitako errekuperazio lana haren ondorenak.

 

Egun heldu gara Pasaia Donibaneko badiara eta helburu hau gure bidean, geldialdi interesgarri bat da portu eder honetan, Pilota plazak errekuperatzeko bidean.

 PILOTA JOKOA PASAIA DONIBANEN

Pasaia Donibaneko Donibane pilotaplaza, 1839 eko udal ordenantza agerian da, esanaz

 

“El juego de blé cedera al de rebote”

 Paretean pilotaz aritu nahi bazen, luzeko pilota jokoak zuela lehentasuna alegia.

 Bi taldeak aurrez aurre arituko zen pilota jokoak, XIX mendean gainbehera zetorren. XVI mendetik bote luzea pilota jokoa ezagutzen zen eta haren oinordeko gaunte laxoak gauzatu zituen, gaur egungo pilota plaza esanguretsuenak.

Pasaia Donibane dugu pilotaplaza esanguratsu horietako bat. Itsasoaren hurbiltasunak berezi egiten dio pilota plaza honi. Ameriketatik ekarritako kautxoak pilota jokoa eta materialak irauli bait zituen. San Juan nao ak ere badu zeresana ibilbide eta historia horretan.

 https://www.facebook.com/hashtag/starshipballgame?epa=HASHTAG

 XVI mendea imajinatu dezakegu Pasaian. San Juan nao ak ekarri gaitu garai haiek gurera, pasaiara.

Aukera bikaina da XVI mendeko pilota jokoa ere gurera ekartzeko eta horretarako aurkezten dizuegu Bote luzea mahai jokoa, egurrezko edizio eramangarri batetan.

 https://www.facebook.com/search/top/?q=pasaia%20donibane%20pilota%20plazak&epa=SEARCH_BOX


 Aurrekariak ba ditugu!

 Alde batetik Bote luzea egurrezko mahai jokoa 2013 an sortu zen. Euskal Herriko pilota plazen prototipo aldagarria adierazteko. Bidebatez, jokoaren arauekin jokatu ahal izateko.

  Hau Hirigorrian EITB ko Irratsaioan aurkeztu zen. Besteak beste. Haurrekin eta haurrentzako egina, egurrezko mahai joko bat da. Gure ondarea ezagutarazteko eta jokoaren memoria ez galtzeko. Ulerterraza da eta 3 joko batean isladatzen dira. 3d puzzlea, hirigintza jokua eta pilota jokoa.

 Ekimekin jarraiki, Arma Plaza fundazioak gure gonbitea jaso eta Harresian pilota jokoan edizio berezi bat bere Arma Plaza fundazioko DENDAN SALGAI jartzeko enbitea bidali zigun.

 Armaplaza dendan dago Salgai 29 eurotan!


Bertan Bayona ko Musee Basque et L´historien dagoen Gustave Colin ek 1863 urtean marraztutako irudia jarri degu azalean museoko baimenarekin. Jokoan Bertan harresia eraiki daiteke eta Guante laxoaren arauekin jokoa irudikatu harresian jokatzen den modura.

Gaurkoan honetan, proposamena ALBAOLA itsas faktoriari luzatzen diogu.

 Gustave Colin vs Pasaia Donibane!

 Horrela, Pasai donibaneko pilota plaza irudikatu degu, San Juan nao a bertan hurbil dagoela, egurrezko bote luzea mahai jokoa dendan SALGAI JARTZEKO edizio berezi bat egiteko. Bisitariak oroigarri bikoitza eraman dezaten. Pasaia donibaneko Pilota plaza eraikita, jokoaren arauak, pilota jokaa eta SanJuan nao txikia egurrean eraikita.

 Irudikatu deguna laster errealitatea izango dela espero da. San Juan nao a badian azalduko da nabigatzen eta plazan bote luzea jokoa irudikatuko da!.


Ekimenak:

 2013 Maiatzak 26. The Zubieta´s project. Olatutalka. Donostiako Udala, Donostia 2016, Txost pilota elkartea, Zubieta Pilota elkarteekin.

2013 Irailak 14-15. Pilota Harresian. The Rebota project. Bote Luzea eta Laxoa erakustaldia Alderdi Ederren. 1813-2013 bi mendeurrena gogoratzeko. Laxoa elkartea, Txost pilota elkartea, Alde zaharra pilota elkartea, Behar zana pilota elkartea.

2014 Apirilak 27. Erakusketa Enrique Abril Errebote txapelketaren 50 urteurrenean.

2014 Ekaina. Erakusketa Antiguoko Txiarin elkartean.

2015 Enrike Abril finaletan Bote luzea jokoa aurkeztu eta OPARI jokalarientzat.

2017 Arma plaza fundaziorako Laxoa pilota jokoa harresian ekimena, erakustaldia eta mahai jokoa SALGAI  dendan.

2018 Pasaiako Itsas Kultur Jaialdian, Bote luzea erakustaldia. Albaola itsas kultur faktoria.

2019 Amasa villabona errebote plazan erakusketa iraunkorra, errebote plazaren historia inguruan.

Bote luzea Pasaia Donibanen

https://youtu.be/FTpfKxczAEw

 Bote Luzea

https://es-es.facebook.com/BOTELUZEA

 Pilotarien Batzarra

https://www.facebook.com/pilotarienbatzarra

 Pilota plazak

https://www.facebook.com/pilotaplaza

 Daniel Carballo Ostolaza, zumaia1971

 http://dco1971.blogspot.com

http://lurraldea.blogspot.com

http://oriamendi20.blogspot.com

 m. 00 34 690 02 08 22

dco1971@gmail.com

Zelai Aundi 3, 5 20170 Usurbil (Gipuzkoa)

 Marrazkilaria, Pilotaria, Pilota irakaslea

Arkitekturan Dr- Peritoa

EHU UPV 1997-2017

COAVN col. 2271- 1997

Eraikitako Ondare Birgaitze eta Gestio Orokorreko Masterra EHU 2012

Doktorea Hirigintza eta Ondare Programan “joko pilota ezarpena alde zaharretan” Ikerketa lantegiaren koordinatzailea EHU 2013

Irakasle Elkartua- Profesor Asociado DAGET - ETSASS Donostia 2014-2021

 https://boteluzea.blogspot.com/

 


Comentarios

Entradas populares