PILOTA JOKOAREN KARTAK
https://euskalpilotaonline.com/producto/euskal-pilota-jokoaren-kartak/
Lau makila eta hiru irudi dituen berrogei kartako karta sorta 1539tik dago lekukotuta, gutxienez, Luis Vivesen elkarrizketetan, nahiz eta une horretan irudiak "zalduna", "erregina" eta "erregea" izan.
Gaur egun ohikoa da, hainbat karta jokoetan, karta hauek erabiltzea, seisetara, musean, tutean, eskilara edo eta bakarka jokatu daiteke.
Euskal pilota jokoan oinarrituz:
- Urreak, pilotak dira.
- Kopak, sariak edo eta txapelketak.
- Ezpatak, guante, xistera, zesta, erremonteak.
- Bastoiak, egurrezko palak, erraketa eta xareak.Karta sortako makilen sinbologia Europako beste karta sorta batzuenaren antzekoa da, baina besteetatik bereizte da ikonografia bereziagatik eta irudiak gorputz osokoak direlako. Zaldunaren figura ere berezia da (gehienetan "zaldia" deitua), gainerako kartasorta gehienetan agertzen den erreginaren figura ordezkatzen duena.
Ohituta gauden karta sortaren bereizgarria da, halaber, irudien zenbaketa, zeina beti 10ean hasten baita, nahiz eta zenbaki kartak 7raino bakarrik iristen diren, hori baita ohikoena, Karta-sortako lehen kartari, 1 zenbakidunari, “as” deritzo. Izen hau, zirkulu bakarra duen dadoaren aurpegiaren izenaren luzapena da, latinezko "as" = "unitatea" izena hartzen duena.
Karten balioa jokoaren araberakoa da, nahiz eta orokorrean irudiek zenbakizko kartek baino gehiago balio duten. Luis Vivesek karta-sorta 1539an deskribatu zuenean, zenbaki-karten balioa ere makilaren mende zegoen: urretan eta kopetan karta baxuek altuek baino gehiago balio zuten, eta basto eta ezpatetan, berriz, alderantziz.
Pilota jokoan oinarrituriko karta sorta, errege, erreginak eta zalduna edo , genero ikuspegia librea izango da, eta pertsonaiak pilotaren historian oinarrituta daude, batzuk ezagunak izan daitezkeenak, beste batzuk libreki ezarriak, pilotarekin erlazio zuzenik izan gabe ere.
Orla: Karta sortari dagokio halaber, orla edo pintak erabiltzea. 8. Karta bakoitzaren ikonografia markatzen duen eta makila adierazten duen lerroko espazio-kode bat da: espaziorik gabe, urreak adierazten ditu; espazio batek kopak adierazten ditu; bik, ezpatak; hiruk, makilak. 8. Pintak agertzea irudiei gorputz osoko ikonografia ematearen ondorio izan daiteke, eta horrek ez du uzten irudien beheko muturra identifikatzen.
Pilota jokoan oinarrituriko karten orla jarraia izango da. Eta koloreak:
Urreak: gorria, faborito edo txapeldunak erabiltzen duelako.
Kopak: Golden sagar kolorea, sagardoaren kolorea delako, batzuek kopan hartu behar dela diotena.
Ezpatak: Berdea erabiliko du, iparraldean urdinaren ordez erabili ohi dena eta Pilotasoroen kolorea eta guante laxoaren girotik datorrena.
Bastoak: Urdina erabiliko du, pilotan gorriaren arerioaren gerrikoa bezala, edo plaza libreko zeruaren kolorea.
Uste da Europako karta sortak otomandar karta-sortatik datozela, eta hori Persiako karta-sortaren bilakaera bat izango litzatekeela, zeina, azken batean, Txinako edo Indiako karta sortaren mende egongo litzatekeen. Txinako karta sortaren jatorria eztabaidagarria da, ez baitago Txinan mendebaldeko karten aurreko karta sorta baten antzekorik, nahiz eta jakina den diru papera erabili zela zorizko jokoetarako elementu gisa.
1665ean, Fernandez de Navarretek "Europako kartekin parekatzeko moduko kartak ikusi zituen Kantonen". XVIII. mendean Japonian erabilitako kartak portugesetik zetozen, eta jokoaren terminologia (adibidez, "karuta" < "carta" i.e. naipe) ere jatorri erromantzekoa da, eta, beraz, litekeena da karta-sorta horiek Europakoak izatea.
2024 Wikipedian aurkitutako informazioa, egileak egokitua eta osatua.
Daniel Carballo Ostolaza (zumaia 1971) dco1971@gmail.com
aurkezpena GEPF 1925-2025, Itziar Lete GEPF lehendakariarekin
GUKA zumaiahttps://guka.eus/zumaia/1743508581246-euskal-pilotaleko-karta-sorta-ondu-du-daniel-carballok
https://www.eitb.eus/eu/kirolak/pilota/bideoak/osoa/9960709/pilota-kartak-sortu-dituzte-gipuzkoako-federazioaren-100-urteak-ospatzeko/
https://www.diariovasco.com/deportes/pelota/naipes-pelota-centenario-20250404001242-nt.html#vca=fixed-btn&vso=eldiariovasco&vmc=unknow&vli=deportes
Radio Euskadiko Boulevard saioan
https://guau.eus/m/boulevard-2-daniel-carballo-ostolaza-crea-la-baraja-dedicada-al-juego-de-pelota
Comentarios
Publicar un comentario